viernes, 22 de mayo de 2009

8. ARIKETA: Publizitate sexistari begira

Klasean iragarki desberdinak ikusi ditugu. Hauek Emakunde erakundeak proposatutako publizitate sexista antzemateko irizpideekin konparatu eta ikertu ditugu.

Orokorrean, gaur egungo publizitatean praktika egokiak (berdintasuna bilatzen dutenak) egiten dira gizon eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez. Klasean ikusi ditugun 13 iragarkietatik, gehienak neutroak dira (ez direnak sexismoaren inguruan sartzen) eta bakarrik bik (Orangina eta Canal +ekoak) praktika desegokia burutu dituzte.

Hala ere, nire kontura bi iragarki gehiago bilatu izan ditut. Hauek, praktika desegokiak burutzen dituztenak izatea saiatu naiz, eduki gehiago ateratzeko asmoz.

Emakunderen irizpideekin guztiz bat nator. Izan ere, publizitatean bai emakumeen zein gizonen diskriminaziorik ez da egon behar. Horregatik, publizitatearen praktika egokiaren alde agertzen naiz.

Honakoak dira klasean, eta modu pertsonalean, ikusi ditugun iragarkiak:

  1. Gallina Blanca: "Rico riquísimo".

  2. LMN: "Beach".

  3. Intel: "Rock Star y Oops".

  4. Symio: "No, no, no".

  5. Euskaltel: "Moscas".

  6. Euskaltel II: "Personajes".

  7. Orangina: "Laughing Hyena".

  8. Caja Granada: "Bienvenido futuro".

  9. Chanel: "Train".

  10. Bancaja: "Bud Spencer".

  11. Canal +: "Banquillos".

  12. Coca-Cola: "Yeah, yeah, yeah, la, la, la".

  13. Trina: "Yo soy aquel".

  14. Donuts Linea.

Iragarki honetan emakumea janari (donuts-a) prestakuntzaren aditu bezala agertzen da. Emakumeak sukaldatzen agertzeaz gain, hauen gorputzaz ere baliatzen dira produktu hau saltzeko. Beraz, emakunderen irizpideak jarraituta eta nire iritziaren eraginpean, iragarki hau praktika desegokia egiten duela ziurra da.

15. Heineken




Beste anuntzio hau ere praktika guztiz desegokia burutzen du. Emakunderen irizpideen arabera, emakumearen tokia gutxiesten du. Gizon baten ikuspuntutik kontatzen digute istorioa. Gainera, amaieran entzuten dugun Off ahotsa gizonezko batena ere bada. Baina ikusi dudan gauzarik larriena emakumearen sentimenduak kaltetzen dituela da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario