viernes, 8 de mayo de 2009

6.ARIKETA: Iragarkien Elementuak

Gaur egungo iragarkietako elementuak ez dira oso anitzak. Hasteko, gehienbat mistoak diren mezuak erabiltzen dira. Hau da, argumentu emozional eta arrazionaletaz baliatzen dira mezu bat helarazteko. Honek ahalbidetzen du iragarlea ikuslearen buruan (arrazionala) eta bihotzean (emozionala) sartzea. Hala ere, kontuan hartu behar da mistoak diren iragarki hauek gehienbat arrazionalak direla. Emozioek badute bere garrantzia ikuslearen inplikazio altua ekartzen duelako. Baina publikoari, batzuetan, interesatzen zaiona da iragarkietatik datuak jasotzea, objektiboa izatea alegia.

Ikusi ditugun 10 iragarkietan, oso kasu gutxitan erabiltzen da umorea (hirutan bakarrik). Hau baliabide ona da zenbait kasutan, baina garrantzitsua da jakitea jende guztiarentzat ez direla gauza berdinak barregarri suertatzen. Horregatik jakin behar da umorea erabiltzen, zein den iragarki egokia. Gogoratu behar da umorea gure produktuarekin ondo lotuta egon behar dela, bestela ez dugu arrakastarik izango.

Didaktikotasunari dagokionez, gaur egun ez dira zerbait irakasten dizuten iragarkirik egiten. Klasean aipatu dugun bezala, didaktikoak diren anuntzioak, batez ere, teletiendakoak dira.

Aipagarria den datua iragarkietan musikaren presentzia handia da. Izan ere, oroimenean eragin handia duelako da hain baliabide erabilia. Over ahotsa, baita ere oso erabilia da egungo iragarkietan, nabarmenki gizonezkoenak. Hauen tonua euforikoa da eta alaia beste kasu batzuetan. Honek iragarkiaren mezua hobeto helaraztea eragiten du. Ospetsuen erabilerarekin berdin gertatzen da; guztiak gizonezkoak eta aktoreak edo kirolariak dira.

Aurretik klasean aipatutakoarekin bat datoz adibide hauek. Iragarki gehienak argumentua egiteko emotibitatea eta arrazionaltasuna erabiltzen dute, hau da, mistoak dira. Hauek eraginkorrenak direla frogatuta dago. Beraz, argi dago hartzailea erabat sentikorra dela eta publizitatea irrazionaltasun hori "ikutzen" saiatuko dela. Era berean, objektibotasun edota arrazionaltasunez ere iragarri behar da sinesgarria izateko.

Ondorio hauetara ailegatzeko, ondorengo iragarkiak klasean ikusi ditugu:
  1. Lays: "La bolsa de la suerte".
  2. Honda: "Ecodesafío Insight".
  3. Radical: "Massive Attack".
  4. Letras del Tesoro: "Letras".
  5. Castilla y León (turismo): "Estreno".
  6. Mercedes-Benz: "Chocolate".
  7. Repsol: "Gloria".
  8. Telebista erotikoa: "Child lock".
  9. Ford: "Concesionario".
  10. Orange: "Uno y no más".

No hay comentarios:

Publicar un comentario