viernes, 13 de marzo de 2009

Facebook-en esperimentua

Aurreko astean, Facebook deitutako Interneteko sare sozial batean identitate faltsu batekin kontu bat ireki nuen. Profilean datuak sartzerako orduan hainbat gauza kontutan hartu nituen. Hala nola, izen arrunt bat, argazki alaia eta fidagarria edota ikasketa-maila altuak. Horrela, lagun gehiago izatea segurtatu nahi nuen.

Guztira, 73 lagun egin ditut gutxi gora behera 85 eskaera egin ostean. Oso gutxik ukatu didate egindako proposamena. Orokorrean, nire perfilarekin zerikusia zuten pertsonak lagun moduan"agregatu" nituen. Gero, hauen taldeak begiratu nituen beste lagun batzuk lortzeko helburuarekin.

Esperimentu praktiko honekin egiazta dezaket gaur egungo Interneteko sare sozialen indarra handia dela. Edozein pertsona beste edozein pertsonarekin komunikatu daiteke edozein momentutan zein lekutan. Hau harrigarria da; muga handiak hautsi egin ditugulako. Hala ere, egia da bere indarra elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela. Baina lotura horiek amaigabeak dira; denak denen bidez elkarlotzen dira guztiak komunitate bat eratuz.

Nik dudan beldur nagusia bada pribatutasunaren eskubidea. Sare sozialetan eskegitzen dituzun argazkiak eta beste hainbeste gauza pribatu batzuk nork ikusi ditzazken zuk erabakitzen duzu. Baina, ez dakit hau horrela benetan gertatzen den. Ziur nago gaur egun dauden "hacker"-ek nire perfila eta argazkiak ikusi ditzazketela. Horregatik pribatutasuna zenbateraino babesten digutenaren kezka hau.

Azken finean, Interneten edozein gauza da posible; hedabide boteretsu bat bihurtu da. Gaur egun kanpaina bat Interneten bakarrik hedatu daiteke. Gero eta jende gehiago ezagutzen du hau eta, era berean, gero eta jende gehiagok du "identitate birtual" bat. Beraz, modu honetan gero eta jende gehiago izango da Interneteko publizitatearen hartzaile potentziala.

Gogoratzen dut orain dela gutxi Internetetik zabaldu zen marketing kanpaina bat. Hau "Amo a Laura" deitzen zen eta ohiartzun oso handia izan zuen komunikabide dezberdinetan. Abesti batetan oinarritutako spot bat zen eta sare sozial guztietan komentatzen zen. Telebistan (teleberrian eta guzti) etengabe ateratzen zen berri modura. Nik gogoratzen dudan Interneten agertutako lehenengo marketing kanpaina da hau.


No hay comentarios:

Publicar un comentario