Modu berean, agentziek ere jakinmina dute jakiten zein izan den iragarkirik kreatiboena egin duena. Horretarako, iragarleen moduan, jaialdi ospetsuak antolatzen dituzte. Hala nola, Cannes-eko Lehoi sariak edota Alce sariak.
2008ko Eficacia sarien irabazleen zerrenda eta 2008ko iragarleen inbertsio rankin-a ikusita, ondorioztatu dezaket gehien inbertitu duten enpresek ez dutela zertan eraginkortasuna lortu behar. Adierazgarria da publizitatean 2008.urtean gehien inbertitu duten lehenengo 20 enpresetatik soilik 4k lortu dutela Eficacia sariren bat (urrezkoa, zilarrezkoa edota brontzezkoa). Horien artean Renault, ING Direct, ONCE eta Coca-Cola ditugu, zilarrezko eta brontzezko sariak lortu dituztenak.
Datu interesgarria da urrezko saria lortu duten e
 npresek ez daudela inbertsio rankin horretan. Honek esan nahi du inbertsiorako diru-kopuru handia ez dela beharrezkoa kanpaina publizitario batean eraginkortasuna lortzeko. Adibide moduan ditugu "Fiat 500" edo "Atún Claro Calvo" bezalako produktuen kanpainak. Pasadan urteko Eficacia sarituen artean PSOE-ko kanpaina elektorala daukagu, zilarrezko saria jaso zuena. Deigarria da politikako kanpaina publizitario batek eraginkortasun saria jaso izana. Marka baten publizitatearen ibilbide profesionalaren saria El Corte Inglés-ek jaso zuen, publizitate inbertsioaren top20-an laugarren postuan dagoena (2008.urtean 96.4 milioi € inbertitu zituen).

No hay comentarios:
Publicar un comentario