Publizitatearen Eraginkortasunaren kontzeptuari gehien egokitzen dena bigarren definizioa da. Izan ere, honek adierazten du eraginkortasuna errentagarritasunari oso lotuta dagoela. Hala ere, hirugarren esanahiak gizartearen onarpena aipatzen du. Kanpaina publizitario baten eraginkortasuna gizartean duen harrerarekin ere zerikusia du. Beraz, esan daiteke kontzeptu hau ez dela oso ondo jasotzen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan. Gure definiziora gehien hurbiltzen dena bigarrena da.
Iragarki bat eraginkorra dela esaterakoan hainbat faktore hartzen dira kontuan. Alde batetik, gastatu duzun dirua irabaziekin konparatu behar duzu errentagarritasuna lortu duzun ikusteko. Bestetik, garrantzitsua da iragarki hori zure target-an harrera ona izan duen jakitea. Azkenengo hau litzateke iragarki baten eraginkortasuna neurtzeko faktorerik garrantzitsuena. Alegia, anuntzio bat produzitu eta hedatzeko diru asko inbertitu bada baina hau publikoaren jarreran edo ohituretan eraginik ez badu izan, ez da eraginkortasunik egongo. Hala ere, kontuan hartu behar da kanpainaren helburuak bete egin behar direla iragarki baten eraginkortasuna bermatzeko.
Beti hunkitu nauten kanpaina publizitarioak BMW kotxe markakoak dira. Ikuslearen sentimenduekin primeran jokatzen dute eta haien iragarkietan sormena nagusi da. Gainera, markaren prestigioa areagotzen jakin dute ikuslea aspertu gabe. Gogoratzen ditudan iragarki politenak Bruce Lee-rena , gidari baten eskuarena edota "sentitu" izendatutakoa dira.
Bruce Lee-ren iragarkia:
BMW-k egindakoak:
 


No hay comentarios:
Publicar un comentario