lunes, 30 de marzo de 2009
Rober Milliken
"Nunca andes por el camino trazado, pues te conducirá únicamente hacia donde los otros fueron".
Graham Bell
"Cuando he alcanzado una victoria no vuelvo a utilizar por segunda vez la misma táctica sino que, según las circunstancias, varío mis métodos hasta el infinito".
Sun Tzu
viernes, 27 de marzo de 2009
4. ARIKETA: ERAGINKORTASUNA SARITZEN
Modu berean, agentziek ere jakinmina dute jakiten zein izan den iragarkirik kreatiboena egin duena. Horretarako, iragarleen moduan, jaialdi ospetsuak antolatzen dituzte. Hala nola, Cannes-eko Lehoi sariak edota Alce sariak.
2008ko Eficacia sarien irabazleen zerrenda eta 2008ko iragarleen inbertsio rankin-a ikusita, ondorioztatu dezaket gehien inbertitu duten enpresek ez dutela zertan eraginkortasuna lortu behar. Adierazgarria da publizitatean 2008.urtean gehien inbertitu duten lehenengo 20 enpresetatik soilik 4k lortu dutela Eficacia sariren bat (urrezkoa, zilarrezkoa edota brontzezkoa). Horien artean Renault, ING Direct, ONCE eta Coca-Cola ditugu, zilarrezko eta brontzezko sariak lortu dituztenak.
Datu interesgarria da urrezko saria lortu duten e
npresek ez daudela inbertsio rankin horretan. Honek esan nahi du inbertsiorako diru-kopuru handia ez dela beharrezkoa kanpaina publizitario batean eraginkortasuna lortzeko. Adibide moduan ditugu "Fiat 500" edo "Atún Claro Calvo" bezalako produktuen kanpainak. Pasadan urteko Eficacia sarituen artean PSOE-ko kanpaina elektorala daukagu, zilarrezko saria jaso zuena. Deigarria da politikako kanpaina publizitario batek eraginkortasun saria jaso izana. Marka baten publizitatearen ibilbide profesionalaren saria El Corte Inglés-ek jaso zuen, publizitate inbertsioaren top20-an laugarren postuan dagoena (2008.urtean 96.4 milioi € inbertitu zituen).
martes, 17 de marzo de 2009
viernes, 13 de marzo de 2009
Facebook-en esperimentua
Guztira, 73 lagun egin ditut gutxi gora behera 85 eskaera egin ostean. Oso gutxik ukatu didate egindako proposamena. Orokorrean, nire perfilarekin zerikusia zuten pertsonak lagun moduan"agregatu" nituen. Gero, hauen taldeak begiratu nituen beste lagun batzu
k lortzeko helburuarekin.Esperimentu praktiko honekin egiazta dezaket gaur egungo Interneteko sare sozialen indarra handia dela. Edozein pertsona beste edozein pertsonarekin komunikatu daiteke edozein momentutan zein lekutan. Hau harrigarria da; muga handiak hautsi egin ditugulako. Hala ere, egia da bere indarra elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela. Baina lotura horiek amaigabeak dira; denak denen bidez elkarlotzen dira guztiak komunitate bat eratuz.
Nik dudan beldur nagusia bada pribatutasunaren eskubidea. Sare sozialetan eskegitzen dituzun argazkiak eta beste hainbeste gauza pribatu batzuk nork ikusi ditzazken zuk erabakitzen duzu. Baina, ez dakit hau horrela benetan gertatzen den. Ziur nago gaur egun dauden "hacker"-ek nire perfila eta argazkiak ikusi ditzazketela. Horregatik pribatutasuna zenbateraino babesten digutenaren kezka hau.
Azken finean, Interneten edozein gauza da posible; hedabide boteretsu bat bihurtu da. Gaur egun kanpaina bat Interneten bakarrik hedatu daiteke. Gero eta jende gehiago ezagutzen du hau eta, era berean, gero eta jende gehiagok du "identitate birtual" bat. Beraz, modu honetan gero eta jende gehiago izango da Interneteko publizitatearen hartzaile potentziala.
Gogoratzen dut orain dela gutxi Internetetik zabaldu zen marketing kanpaina bat. Hau "Amo a Laura" deitzen zen eta ohiartzun oso handia izan zuen komunikabide dezberdinetan. Abesti batetan oinarritutako spot bat zen eta sare sozial guztietan komentatzen zen. Telebistan (teleberrian eta guzti) etengabe ateratzen zen berri modura. Nik gogoratzen dudan Interneten agertutako lehenengo marketing kanpaina da hau.
viernes, 6 de marzo de 2009
3. ARIKETA: SARE SOZIALEN KOMUNIKAZIOA

viernes, 27 de febrero de 2009
2.Ariketa: Eraginkortasuna eta Internet
Hamabost minututan Internet-en igaro eta gero, gehienbat aurkitu dudan publizitate-mota banner-ak eta spam-ak izan dira. Gogoratzen dudan marka bakarra Movistar-ena da. Mezuek ez didate atentziorik deitu, iragarkien koloreak baizik. Lehen aipatu dudan Movistar-en banner-ean, adibidez, kolore urdin eta berdeek inpaktatu naute. Tuenti-ko orrialdean ere, beste banner batekin egin dut topo, tuenti-a mugikorrean jartzeko publizitatea zen Ez naiz tranpan erori, erabili duten mezua ez duelako nigan efekturik izan. Egia esanda, badakit banner batean klikatzeak denbora galtzea baino ez duela ekartzen.
Bisitatu ditudan orrialdeak berriro ere ikusi eta gero, ondorioztatu dezaket ez dudala erreparatu agerian zeuden iragarkien erdian ere ez. Adibidez, Pressing Catch-i buruzko pop-up bat
(http://www.filmaffinity.com/es/film602757.html )
agertu zaidan arren, berehala itxi egin dut konturatu ere egin gabe. Hotmail-eko web orria da, dudarik gabe, bisitatu ditudan lekuetatik publizitate gehien duena.
Interneteko publizitatea, orokorrean, ahazteko erraza dela esan dezaket. Hainbeste publizitate dago web orrialdeetan, gero oroitzen zaila bihurtzen dela. Agian beste medioetan (telebista, adibidez) eraginkorragoa da publizitatea bakarrik ikusten zaudelako. Interneten, aldiz, gauzak zailagoak dira zerbait egiten ari zarelako publizitatea agertzerakoan. Hau da, beste gauza batzuk egiten edo bilatzen zaudenez, jada entretenituta zaude publizitate batetan erreparatzeko. Orduan, ondorioztatu dezaket bakarrik benetan interesatzen zaituen publizitatean ohartuko zarela Interneten nabegatzen zauden bitartean. Interneteko publizitatea aspertu egiten zaitu. Adibidez, pop-up bat baimenik gabe zure pantailan irekitzen zaizunean automatikoki kentzen duzu, ia inoiz zer iragartzen duten erreparatu gabe. Beraz, esan daiteke Internet publizitatea zabaltzeko medio berria izan arren, lan handia egin behar dela (kreatiboa, alegia, originaltasuna) aldez aurretik ezarri ditugun helburuak bete daitezen.
Aurre hausnarketa bat: Publizitatearen Eraginkortasuna
Publizitatearen Eraginkortasunaren kontzeptuari gehien egokitzen dena bigarren definizioa da. Izan ere, honek adierazten du eraginkortasuna errentagarritasunari oso lotuta dagoela. Hala ere, hirugarren esanahiak gizartearen onarpena aipatzen du. Kanpaina publizitario baten eraginkortasuna gizartean duen harrerarekin ere zerikusia du. Beraz, esan daiteke kontzeptu hau ez dela oso ondo jasotzen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan. Gure definiziora gehien hurbiltzen dena bigarrena da.
Iragarki bat eraginkorra dela esaterakoan hainbat faktore hartzen dira kontuan. Alde batetik, gastatu duzun dirua irabaziekin konparatu behar duzu errentagarritasuna lortu duzun ikusteko. Bestetik, garrantzitsua da iragarki hori zure target-an harrera ona izan duen jakitea. Azkenengo hau litzateke iragarki baten eraginkortasuna neurtzeko faktorerik garrantzitsuena. Alegia, anuntzio bat produzitu eta hedatzeko diru asko inbertitu bada baina hau publikoaren jarreran edo ohituretan eraginik ez badu izan, ez da eraginkortasunik egongo. Hala ere, kontuan hartu behar da kanpainaren helburuak bete egin behar direla iragarki baten eraginkortasuna bermatzeko.
Beti hunkitu nauten kanpaina publizitarioak BMW kotxe markakoak dira. Ikuslearen sentimenduekin primeran jokatzen dute eta haien iragarkietan sormena nagusi da. Gainera, markaren prestigioa areagotzen jakin dute ikuslea aspertu gabe. Gogoratzen ditudan iragarki politenak Bruce Lee-rena , gidari baten eskuarena edota "sentitu" izendatutakoa dira.
Bruce Lee-ren iragarkia:
BMW-k egindakoak:

