Mostrando entradas con la etiqueta Tuenti. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tuenti. Mostrar todas las entradas

viernes, 6 de marzo de 2009

3. ARIKETA: SARE SOZIALEN KOMUNIKAZIOA



Orain dela urte bat Tuenti deitutako sare sozial baten partaide naizela eta ez naiz inoiz marketing ekintza baten parte sentitu. Egia esanda, ez dut hurbiletik jarraitzen fotolog hau eta agian arrazoi honegatik ez dut marketing ekintza batean parte hartzeko aukerarik izan. Burger King-eko kasua bezala, marketing birala gauzatzen duten kanpainak arrakasta ziurtatuta izango dute deigarria den zerbait (abesti mugitu bat, pertsonai famatuak...) erabili ezkero. Marketinaren ikuspuntutik sare sozialak jende askorengana denbora epe labur batean heltzea ahalbidetzen du. Gainera, ez da egin behar ezer, bakarrik hedatzen den fenomenoa delako. Izan ere, lagunen artean gauzak elkar bidaltzen dituzte. Ikusten den mugarik handiena irudi ona zabaltzeaz gain, posible liteke marka baten inguruko irudi txarra ere zabaltzea. Adibidez, zure iragarkiaren protagonista den famatu bat ondo ikusia ez dagoen zerbait egiten badu, bere irudiaz gain, zeure markarena ere kaltetuko du. Baina, argi dago sare sozialen komunikazioa moda kontua dela.


viernes, 27 de febrero de 2009

2.Ariketa: Eraginkortasuna eta Internet


Hamabost minututan Internet-en igaro eta gero, gehienbat aurkitu dudan publizitate-mota banner-ak eta spam-ak izan dira. Gogoratzen dudan marka bakarra Movistar-ena da. Mezuek ez didate atentziorik deitu, iragarkien koloreak baizik. Lehen aipatu dudan Movistar-en banner-ean, adibidez, kolore urdin eta berdeek inpaktatu naute. Tuenti-ko orrialdean ere, beste banner batekin egin dut topo, tuenti-a mugikorrean jartzeko publizitatea zen

(www.tuenti.com) .

Ez naiz tranpan erori, erabili duten mezua ez duelako nigan efekturik izan. Egia esanda, badakit banner batean klikatzeak denbora galtzea baino ez duela ekartzen.
Bisitatu ditudan orrialdeak berriro ere ikusi eta gero, ondorioztatu dezaket ez dudala erreparatu agerian zeuden iragarkien erdian ere ez. Adibidez, Pressing Catch-i buruzko pop-up bat

(http://www.filmaffinity.com/es/film602757.html )

agertu zaidan arren, berehala itxi egin dut konturatu ere egin gabe. Hotmail-eko web orria da, dudarik gabe, bisitatu ditudan lekuetatik publizitate gehien duena.

Interneteko publizitatea, orokorrean, ahazteko erraza dela esan dezaket. Hainbeste publizitate dago web orrialdeetan, gero oroitzen zaila bihurtzen dela. Agian beste medioetan (telebista, adibidez) eraginkorragoa da publizitatea bakarrik ikusten zaudelako. Interneten, aldiz, gauzak zailagoak dira zerbait egiten ari zarelako publizitatea agertzerakoan. Hau da, beste gauza batzuk egiten edo bilatzen zaudenez, jada entretenituta zaude publizitate batetan erreparatzeko. Orduan, ondorioztatu dezaket bakarrik benetan interesatzen zaituen publizitatean ohartuko zarela Interneten nabegatzen zauden bitartean. Interneteko publizitatea aspertu egiten zaitu. Adibidez, pop-up bat baimenik gabe zure pantailan irekitzen zaizunean automatikoki kentzen duzu, ia inoiz zer iragartzen duten erreparatu gabe. Beraz, esan daiteke Internet publizitatea zabaltzeko medio berria izan arren, lan handia egin behar dela (kreatiboa, alegia, originaltasuna) aldez aurretik ezarri ditugun helburuak bete daitezen.